Bilera bi egin zituzten Udal ordezkariek herriko txakurren jabeekin eta bertan egin zioten eskaera: "Txakurren jabeek eskatu ziguten aske ibiltzeko tokia behar dutela animaliek eta hortik etorri da gunea.
Txukundu egin dugu inguru guztia, hesia jarri eta baita jarlekuak eta zakarrontziak ere", jakinarazi du Lore Martinez Axpek, jarduneko zinegotziak. Eta han bete beharreko arauak gogorarazi ditu: "Txakurrak aske ibili ahal izango du baina jabeak bertan egon beharko du. Eta txakurren kakak jaso egin beharko dira, beste edozein tokitan legez".
Aurrerago herriaren iparraldean beste gune bat gertatzea gurako luke Martinez Axpek: "Eta txakurren heziketa sustatu ere bai, jabeek hala eskatu zigutelako. Hori guztia, baina, hurrengo datozenei utziko diegu". Gero eta jende gehiago Zeus txakurrak dagoeneko estreinatu du aske gunea eta haren jabe Esther Sanchez pozik dago gunearekin: "Lekua oso ondo ezagutzen dugu inguruan bizi garelako. Paraje ederra da, gainera, ibaia bertan dago freskatu bat hartzeko. Orain beste txakur batzuekin egoteko aukera dauka, hortaz, oso gustura etortzen gara", dio eta gaineratu du: "Gero eta jende gehiago dator".