Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Ekonomia, hirigintza, aisialdia eta zaborra Aretxabaletako EAJren ardatz nagusiak

Mireia Bikuña 2015ko mai. 16a, 17:44

Unai Elkoro alkategaiak Aretxabaletarako esku artean duten programaren zertzelada orokorrak aipatu zituen Joseba Egibarrekin eta zerrendako gaineko hautagaiekin egindako agerraldian.

Lau ardatz nagusi  ditu EAJren programak: ekonomia eta enplegua sustatzea, hirigintzako plan orokorra zehaztea, aisialdirako eskaintza handitzea, eta atez atekoa kentzea. Azken horren harira zera esan zuen Elkoro alkategaiak: "herritarren artean kontsulta egingo dugu eta emaitza errespetatu. Biak ala biak, gardentasunez egingo ditugu. Ezer ezkutatu barik".

Azken agintaldiari buruz

Bestalde, azken agintaldian EH Bilduk egindaren errepasoa egin zuen, eta hori ere lau ardatzetan laburtu zuen: "inposaketa, arduragabekeria, bat-batekotasuna eta ekintzak burutzeko gaitasun eza erakutsi dute. Atez atekoa inposatu digute; kiroldegiarekin arduragabekeriaz jokatu dute; eta, Otalora kalea peatolanizatzeko erabakia bat-batean hartu dute. Gainera, aurrekontuan, %9ko soberakina izan dute. Nola da posible dirua soberan egotea krisi garaian?".

Botoa eskatu

Azkenik, ekitaldia bukatu aurretik, EAJrendako botoa eskatu zuen Unai Elkorok: "Aretxabaletako ekinez egina izan behar dela erakutsiko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak