Hainbat esparrutan egin du lan EH Bilduk Udal Hauteskundeetarako programa osatzerako orduan. Eta esparru horiekin mosaikoa egin zuten herritarren artean. Arlo guztiak inportanteak izanik, "etorkizunean pentsatzen" egingo dute lan: "etorkizunerako lana egingo dugu. Ez bakarrik legealdi batera. Gure atzetik datozenei herri duina utzi behar diegu", esan zuen.
Maiatzaren 24an zer?
Udal Hauteskundeetarako espero duten emaitzaz ere berba egin zuen. "Kudeaketa eraginkorra eta ona izan dadin, gehiengoa lortu behar dugu. Gehiengoa absolutua ez da beharrezkoa kudeaketa ona egiteko, baina gehiengoa bai. Zazpi zinegotzitik gora lortu gura ditugu. Zinegotzi gutxiago emaitza txarra izango litzateke", esan zuen Igartuak.