'Errespetuaren bidea', Euspot lehiaketako irabazle

Jagoba Domingo 2015ko mai. 8a, 13:20

Banatu dituzte Euspot, euskarazko spot lehiaketako sariak eta sari nagusia Bizkaia aldera joan da 'Errespetuaren bidea' lanarekin. Sari banaketan proiekzioak bai, baina musika eta umorea presente izan ziren; Azkaiter pelox musikariarekin eta Kike Amonarrizekin. Antolatzaileek aurtengoaren oihartzuna azpimarratu dute.

Errespetuaren bidea izan zen Euspot lehiaketaren sari nagusiko irabazlea. Kalitate handiko lanak izan dira aurten aurkeztu direnak eta herritarren aldetik ere babes handia jaso du aurtengo edizioak. Euskarazko spot lehiaketak erakutsi du dagoeneko errotuta dagoela eta euskararen panoraman erreferentziazko bilakatu dela. Sari banaketan,  aurkezturiko 35 lanetik 22 proiektatu ziren, eta sari nagusia Bizkaia aldera joan zen.

Autoak eta pertsonak (elkarbizitza orekatua) izan da aurtengo edizioko gaia eta horren bueltan lan original asko aurkeztu dira; aipatzekoa 14 eta 18 urte bitartekoen lanak, medio gutxiz baina ideia paregabeez egindakoak asko.

Publikoaren saria, Ardurak ezin du inozente izan spotarentzat izan zen eta aurten 2.500 bototik gora jaso dira sarean irabazlea aukeratzeko. Sariarekin pozik zeuden egielak.

Mondragon Unibertsitateak emandako saria, Ez ehiztari, ez harrapakin spotak eraman zuen; eta 14-18 urte artekoen saria Berpiztu bizikleta lanarentzat izan zen. Arkupe kultur etxean izan ziren ikusleak gogotik disfrutatu zuten proiekzioez gain, Azkaiter Pelox bergararraren musikaz eta Kike Amonarrizek eskainitako hitzaldiaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak