Huhezinemaren zortzigarren edizioa amaiera jotzear dago eta gaur izango da egun handia; sail ofizialeko proiekzioak eta sari banaketa. Hala ere, atzo gogotik disfrutatu zuten zinemazaleek Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Gorka Cornejo zinegile donostiarrak Musika zineman hitzaldia eskaini zien ikasleei, eta askotan agerikoa ez den elementuaren garrantzia argi utzi zuen zine zuzendari gazteak.
Ikusleari ideiak eta emozioak helarazteko tresna ezinbestekoa da musika, eta zuzendari askok ondo baino hobeto dakite hori. Hainbat adibideri esker, ikasle eta kasu honetan ikus-entzuleei, irudi sekuentzia berdinak musika eta soinu ezberdinekin izan ditzakeen esanahi ezberdinak erakutsi zuen Cornejok.