Emarock eguna arrakastaz ospatu dute Aretxabaletan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 25a, 17:08

Emarock egunari hasiera ona eman zioten zapatuan Aretxabaletan. Goizean, eguraldia lagun, jende mordoa batu zen Herriko Plazan. Saioa Cabañes Emarock egitasmoaren bultzatzaileak azaldu duenez, "gainezka" egon ziren goizean. Tailerrak eta kontzertuk izan zituzten, eta baita bazkaria ere. Arratsaldean ere musikaz gozatzeko aukera egon zen. [ARGAZKIAK]

Emakumeen presentzia esparru guztietan erakusteko asmoarekin antolatutako jaialdia egin dute Aretxabaletan. Puski, Txurruski eta Mariski pailazoek hasi zuten eguna, umeen gozamenerako.

Ines Osinaga

Ondoren, Ines Osinaga arrasatearrak trikitia eta "makinak lagun", emanaldia eskaini zuen. Gustura hartu zuen Osinagak jaialdian parte hartzeko gonbita.

Bateria eta gitarra tailerra

Horrez gain, goizean zehar txapa, marrazketa eta serigrafia tailerrak izan zituzten; eta, baita, bateria eta gitarra jotzeko aukera ere. "Neskak ere ausartu dira jotzera", esan zuen Cabañasek. Mikro libreko gunea ere jarri zuten, baina ez zen inor animatu kantuan egitera.
Arratsalde partean Herriko Plazan eta Mitarte kalean izan ziren kontzertuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak