Emarock eguna ospatuko dute Aretxabaletan apirilaren 25ean

Imanol Gallego 2015ko api. 1a, 13:35

Emakume musikariak agerian jarri eta egindako musika esparru publikoetara zabaltzeko helburutzat duen Emarock proiektua Aretxabaletara helduko da.

"2010ean galdera asko egin genizkion gure buruari, ba al dago emakume musikaririk? Ezagutzen ditugu euskaraz abesten dituzten neskez bakarrik osatutako taldeak Euskal Herrian? Eta bateria-joleak? Eta gitarristak? Zergatik musika eskolak eta kontserbatorioak neskez beteta daude eta gero kopuru hori ez da mantentzen agertokietan? Argi zegoen musika munduan taula gainean hutsune bat zegoela. Hor sortu zen Emarock proiektua, emakume musikariei protagonismoa ematen diena", adierazi zuen ekimen honen koordinatzaile den Saioa Cabañasek.

Ia hiru urteko ibilbidearen ondoren, apirilaren 25ean Emarock eguna ospatuko da, ume, gazte zein helduentzako moldatutako ekintzez betetako egitarauarekin. Herritarrak aldarrikapen festa honetara gerturatzeko asmoarekin leloa eta irudia ere sortu dute antolatzaileek. "Goazen rockeatzera leloarekin batera, musikari izan nahi duen Popiñe irudia sortu dugu", dio Cabañasek.

Popiñe bezala, herriko emakumeak oholtza gainera igo bitartean, Euskal Herriko, naiz kanpoko 14 talde esanguratsu etorriko dira emarock eguneko festara. Egun berezi hori iritsi bitartean, apiril osoan Emarock, Iragana, oraina eta geroa erakusketa ikusgai egongo da ikusgai Arkupe kultur etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak