Hezkuntza eta merkataritza lotu dituzte ezkurtxoen egitasmoarekin. "Umeei zuzendutako proiektua da, eta bi helburu ditu: dirua administratzen ikastea batetik, eta herriko merkataritzaren garrantziaren gainean jabetzea, bestetik", jakinarazi du Ainara Iraetak, Udaleko Parte-hartze teknikariak.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako neska-mutikoei banatu dizkiete txanponak –euro bateko balioa duten bi txanpon eta bi euroko bat–. Eta harrera ezin hobea egin diete: "Lau ezkurtxotako paga jasota harrera oso ona, noski!", gaineratu du Iraetak.
Bide batez, Lanbide Eskolako tailerrak erakutsi dizkiete neska-mutikoei, eta hiru dimentsiotako inprimagailuak lanean ikusi dituzte, baita adi-adi jarraitu ere.