Gizonezkoak ere bai, baina nagusiki emakumeak batu dira gaur eguerdian Aretxabaletan, Lau bankuko plaza, emakumion baza inauguratzeko. Santa Kurtz kalean dago hori eta plazatxoa, emakumeen borrokaren aldarri izango da aurrerantzean. Morez margotutako lau bankuk osatzen dute plazatxoa. Horrek eta plazaren izena daraman kartelak, noski. Ez hori bakarrik, morez margotutako banku bakoitzak esaldi bat baitarama itsatsita. Guztiak ere, emakumeen borrokaren aldekoak. Lau esaldiak dira herritarrek idatzitakoak eta lau aukeratu dira, aurkeztu diren 50 ingurutik. Hauek dira esaldiak: Ekin debalde emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde; Amatxok, aitak bezala, denbora libreaz disfrutatzeko eskubidea du!; Gizon zein emakume, berdinek izetera ailegauko garela pentsetako motibuek badaz, baina ez dou lortuko, besuek gurutzatuta bagaz; Galtzontzilo edo kulero, berdintasuna egunero.
Ana Bolinaga alkateak eta Maider Aizkorbe berdintasun zinegotziak izan dute ekitaldiaren ardura eta oso giro alai eta lagukoian egin dute hori. Gainera, sorpresarik ere izan da; hain zuzen, ekitaldian Jasone Gorroño eta Lurdes Llodio omendu dituzte, emakumeen borrokan egindako lana errekonozituz. Eurak izan dira, plazatxoaren izena begibistan ipintzearen ardura izan dutenak.