Hainbat ekimen martxan Aretxabaletan, Gabonetan herriko merkataritza sustatzeko

Miren Arregi Amasorrain 2014ko abe. 3a, 15:13

'166 ilusio, 166 opari Herrixe dantzan!' ekimena martxan da bigarrenez Aretxabaletan. Aretxarte merkatarien elkarteak eta udalak elkarlanean antolatutako egitasmoak, Gabonetan ere herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea eta elkartegintza sendotzea ditu helburu.

Kanpainarako egin duten bideoa

Bada, Gabonetan ere herriko merkataritza sustazeko Aretxartek eskuartean duen lehen ekimena da 166 ilusio, 166 opari, herrixe dantzan! Hala, 10 euroko 166 bono banatuko ditu Aretxartek euren bezeroen artean, Aretxarteko dendetan gastatzeko. Urtarrilaren 5era arte izango du bezeroak, 10 euroko bonoa gastatzeko aukera.

2015eko egutegia

Aurten, bestetik, berritasun moduan, Aretxartek 2015eko egutegia atara du. Komertzio eta tabernetako kideak agertzen dira egutegian eta horiek ere, bezeroen artean banatuko dituzte. Guztira 2500 ale dituzte banatzeko.

Aretxartek martxan duen beste egitasmoetako bat da zigiluena. Merkatarien elkarteko kide diren establezimenduetan egindako erosketa bakoitzagatik zigilu bat eskuratuko du erosleak eta sei betetzerakoan, asteburu bateko bidaia baten zozketan edo 50 euroko 20 bonoren zozketan sartuko dira.

Eskaparate lehiaketa

Eskaparate lehiaketa ere antolatu du udalak aurten. Hala, abenduaren 9rako erakuslehioa apainduta izan beharko dute merkatariek eta abenduaren 30ean jakingo dira irabazleen izenak. Batetik sarituko da erakusleiho ederrena eta bestetik, euskarazko mezurik onena.

 

Gabonetako kanpainari indarra emateko, Mikel Alberdik zuzenduta, bideo bat egin dute. Loteriako aurtengo iragarkia da oinarria. Aretxabaletako merkatariak ageri dira bideoan eta protagonistak iaz bezala, Olentzero eta Sant Klaus dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak