Musika kalera eramanda izan dute gogoan Santa Zezilia Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2014ko aza. 19a, 16:43

Zapatuan, azaroaren 22an, da Santa Zezilia eguna, musikarien zaindaria. Eta atzo Aretxabaletako Leizarra musikako eskolako ikasleak kalean ibili ziren. Trikitilariek eta pandero-joleek, bandak, abeslariek eta beste hainbat musikarik kalejira egin zuten lehenengo, eta gero, Herriko plazan jo. Txokolatea hartuta bukatu zuten ekitaldia.

Musikarien zaindaria da Santa Zezilia eta euskal musikariek ere hainbat ekitaldi egingo dituzte egunotan. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak deituta, esaterako, Musikalean hau da, musika kalean, egitasmoa antolatu dute bosgarren urtez, eta Aretxabaletako Leizarra musika eskolak ere bat egin du egitasmo horrekin.

Bandako kideak, biolin-joleak, zeharkako txirulariak, perkusio-joleak, trikitilariak, pandero-joleak eta abeslariak, guztiak elkartu ziren Mitarte kalean eta handik, kalejiran, Herriko Plazara jo. Guraso, senide, lagun eta herritar asko ziren kale bazterretan musikari gaztetxoen ekitaldia ikusteko.

Euskal kantuak izan ziren protagonista eta herritarrek gustura entzun zituzten. Behin ekitaldia bukatuta txokolate beroa eskaini zieten lanean jardundako guztiei.

Gabonetako kontzertua abenduaren 16an

Santa Zezilia eguna kalean ospatu zuten, jai giroan. Datorren hilabetean, ostera, kontzertu serioagoa eskainiko dute parrokian. Gabonetako kontzertua izango da eta abenduaren 16an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak