Orain herritarrek daukate bozkatzeko aukera. Proiektuak Arkupeko sarreran daude ikusteko, eta hautestontzia ere Arkupen egongo da egubakoitzean, 9:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 19:00etara, eta zapatuan, 10:00etatik 13:00etara.
Herriko neska-mutikoek ere bozkatzea zer den ezagutzeko aukera izan dute astean. Hautestontziak jarri dituzte bi ikastetxeetan eta izen-abizenak esan ondoren, banan-banan eman dute botoa. Gero ikusi behar norberak aukeratutako hori izango den azkenean hautatua.
Herritarren erabakiak 15 puntu
Hiru enpresak aurkeztu dituzte proiektuak, eta hirurek antzeko elementuak izan arren, besteak beste txirristak eta kulunkak, oso ezberdinak dira.
Herritarren erabakiak 15 puntu balioko du eta gainontzeko 37 Udaleko Hirigintza sailak emango dizkio, hainbat ezaugarri kontuan hartuta, besteak beste, segurtasuna, mugikortasuna, berrikuntza eta inguruarekiko integrazioa.
Gabon ingururako bukatuta
Behin boto kontaketa egin eta gero irabazlearen berri datorren eguaztenean emango dute, azaroaren 12an. Ondoren lanak hasiko dituzte, eta asmoa da Gabon ingururako bukatuta egotea jolaserako gunea.