Ademgi elkarteko lagunen irriak sortzeko elkartasun jaialdia azaroaren 16an

Mirari Altube 2014ko aza. 6a, 16:31

Ane pirata eta haren lagun piratak hurbilduko dira Ibarra kiroldegira azaroaren 16an, domeka (17:00). Elkartasuna helburu, Irrien Lagunek dantzan jarriko dituzte umeak, helduak eta nagusiak, baita herriko elkarteetako kideak ere: "Aretxabaleta elkartasunean murgilduko dugu", jakinarazi du Ane piratak, Anabel Arraizak. Sarrerak, astelehenean jarriko dituzte salgai 5 eurotan, Arkupeko harreran.

Ane pirata eta haren lagun piratak hurbilduko dira Ibarra kiroldegira azaroaren 16an, domeka (17:00). Elkartasuna helburu, Irrien Lagunek dantzan jarriko dituzte umeak, helduak eta nagusiak, baita herriko elkarteetako kideak ere: "Aretxabaleta elkartasunean murgilduko dugu", jakinarazi du Ane piratak, Anabel Arraizak.

Sarrerak, astelehenean jarriko dituzte salgai 5 eurotan, Arkupeko harreran. Ademgi, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearendako izango da jasotako diru guztia (lagundu gura duenarendako kontu korrontea: ES56 2095 5002 57 10 61134275).

Aurten 20. urteurrena bete du eta gaixotasuna jasaten duten gipuzkoarrei, 700 lagun inguru (Euskadin, 2.200), izugarrizko laguntza ematen die. Nerbio sistema zentralean ematen den gaixotasun neurologikoa da esklerosi anizkoitza, eta sintomarik ohikoenetako batzuk dira: sentimen, oreka eta hitz egiterakoan arazoak; gorputz ahulezia; eta ikusmen eta gernu sisteman alterazioak.

Gizartea sentsibilizatzea

Jon Barriola, Ademgiko gizarte laguntzaileak, jaialdien helburua jakinarazi du: "Batetik, garrantzitsua iruditzen zaigu gaixotasunaren berri ematea eta gizartea sentsibilizatzea, bazterketa saihestu eta integrazioa bultzatzeko. Eta bestetik, errehabilitazio zerbitzua emateko dirua jasoko dugu". Izan ere, Ademgik Donostian du zentroa, eta bertan hartzen dituzte, esklerosi anizkoitza dutenak ez ezik, alboko esklerosi amiotrofikoa, gaixotasun neuromuskularrak eta lesio medularrak dituztenak.

Esklerosi anizkoitza gaixotasun kronikoa da eta errehabilitazioak zeresan handia du jasaten dutenen bizi kalitatean. Parte hartzera animatu "Elkartasun ekimen gehienak Donostia inguruan geratzen dira eta zabaltzea gura genuen. Hala, Aretxabaletako Udalarengana jo eta baiezkoa jasotzea bat", argitu du Ane piratak, Irrien Lagunak gizartegintza elkarteko kideak.

Zigor Quintanilla Kultura zinegotzia pozik azaldu da: "Eskerrik asko jaialdia gurera ekartzearren, gurekin gogoratzearren. Herritarrak eta inguruko guztiak animatzen ditut orain, etortzera". Ane pirata eta haren lagun piratak hurbilduko dira Ibarra kiroldegira azaroaren 16an, domeka (17:00).

Aretxabaleta "elkartasunean murgildu"

Elkartasuna helburu, Irrien Lagunek dantzan jarriko dituzte umeak, helduak eta nagusiak, baita herriko elkarteetako kideak ere: "Aretxabaleta elkartasunean murgilduko dugu", jakinarazi du Ane piratak, Anabel Arraizak. Sarrerak, astelehenean jarriko dituzte salgai 5 eurotan, Arkupeko harreran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak