Ainara Iraeta parte-hartze teknikaria hasita dago lanean Aretxabaletako udaletxean

Mirari Altube 2014ko urr. 7a, 08:55

Irailaren bataz geroztik parte-hartze teknikaria dago Aretxabaletako udaletxean. Ainara Iraeta donostiarra da. Maiatzean egin zuen lehiaketa deia Udalak eta 16 lagunen artetik hautatu dute Iraeta.

Horren egitekoa izango da herritarrak "integratzea" Udalaren erabakietan eta kudeaketan. Herriaren gainean Udalak hartzen dituen erabakietatik "gertu" sentiarazi gura ditu herritarrak, eta aretxabaletarren iritzia kontuan hartuko dutela Udal ordezkariek jakinarazi du.

Udalaren kudeaketa eraldatzeko prozesu baten barruan kokatu du bere burua Iraetak. Eta herritarrek eskubideak dituzten neurrian ardura batzuk ere badituztela gogorarazi du. Hala, iritzia emateko aukera izango dute, baina era berean, formazio prozesu bat ere izango da horiendako, guztiek ikasi beharko dutelako zer den parte hartzea. Izan ere, edozein erabaki hartuta ere herria izan behar dela onuradun, eta ez hainbeste norbanakoa, jakinarazi du.

Bai Ana Bolinaga alkateak, bai Ainara Iraetak berak parte-hartze teknikariaren figurak duen garrantzia azpimarratu dute politika egiteko kultura "berri" baten barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak