Erreferenduma Eskozian

GBB-ko kideek bertatik bertara jarraituko dute Eskoziako erreferenduma

Maialen Torres 2014ko ira. 16a, 16:11

Eskoziarrek herrialde independente izan nahi duten ala ez bozkatuko dute ostegunean eta Euskal Herriko hainbat ordezkaritza izango dira bertan, gertakariak gertutik jarraitzen. Tartean, Gipuzko Buru Batzarreko kide den Jose Migel Uribarren aretxabaletarra.

Ostegunekoa egun historikoa izango da Eskozian eta Europako herrialdeek bertan izango dituzte begiak, eskoziarrek Estatu bat izan nahi duten ala ez erabakiko baitute beren botoekin. Jaurlaritzak ordezkaritza ofiziala bidaliko du ekitaldi historikoaren lekuko izatera, baina alderdiek ere antolatu dituzte bidaiak eta dagoeneko prest dute datozen egunetarako agenda.

Gipuzko Buru Batzarreko kide den Jose Migel Uribarrenekin hitz egiteko aukera izan dugu Aretxabaletan, eta ekitear zen bidaiari buruz hitz egin digu. Martxotik pentxatuta zuten joango zirela eta Uribarrenek dio “ikustea eta ikastea” dela helburua.

Dena den, bertako prozesuaz ikasi bai, baina Euskal Herriak bere bidea egin behar duela uste du Uribarrenek. “Eskoziarrek euren eredua daukate, baina guk ere Euskadin badugu gurea, nahiz eta helburua bera izan”, azaldu du.

Eskozian bertan egingo dutenaz galdetuta, Uribarrenek adierazi du erreferendumari gertuko jarraipena egingo diotela, eta horrez gain, herrialdeko kultura eta inguruneak ezagutzeko ere aprobetxatuko dutela bidaia. Erreferendumaren emaitza baiezkoa izatea espero dutela ere esan du, eta, nola ez, horrek gurean eragina izango duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak