Urrian hasiko ditu eskolak Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolak eta bigarren ikasturtea aurrekoa baino "oraindik eta gehiago gozatzeko" gertatze lanetan ibili dira azken asteotan. Egubakoitzean, esaterako, ikastetxeetan jardun zuten bertso-eskolaren berri ematen 10 eta 16 urte artekoei, eta gaur, martitzena, bertso-eskola irekia egingo dute gaztelekuan, 17:30ean. Interesa duen edozein gaztetxo hurreratu ahal izango da bertso-eskolaren jarduna hobeto ezagutzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.