Aretxabaletako jaiak 2014

Amaitu dira Andramari jaiak

Imanol Gallego 2014ko abu. 18a, 13:12

Amaitu dira Andramari jaiak. Azken lau egunak festetan murgilduta ibili ostean, lasaitasuna Aretxabaletako kaleetara bueltatu da. Orokorrean giro sanoa eta umorea nagusi izan diren arren, pasarte negatiboak ere egon dira.

Aurten adin tarte eta zaletasun ezberdinak asebetetzeko egitaraua izan baitute aretxabaletarrek. Nagusiek jolasak, kale bloka, sokamuturra… eta txikiek buruhandiak, barrakak eta puzgarriak izan dituzte. Baina dudarik gabe ekintza jendetsuenak Anje Duhalde eta Hesian taldeen emanaldiak izan dira.    

Kontzertuez gainera, klasikoetan klasikoena txirrindulari lasterketa da. Aurtengoa 76. edizioa izan da eta lehen postua Carlos Jimenez txirrindulariak eskuratu zuen.

Antolatzaileek egindako esfortzuari esker, udako Criteriumaren parte da 115 kilometroko froga hau, eta Imanol Estevez txirrindulariak gurean bigarren postua egin eta gero, criteriumaren elastikoa mantentzea espero du. Criteriumaren parte izateaz gain, I bizikleta festa ere egin zuten Durana kalean. Bertan, etxeko txikienek bizikleta gainean duten abilezia erakutsi zuten. Bukaeran, parte hartzaileen poztasunerako, guztien jaso zituzten opariak. Poztasun hori jaietan orokorra izan den arren, pasarte negatiboak ere izan dira.

Txosna gunean lapurreta egin zuten eta kulero, tanga eta galtzontzillo lasterketan arrautza jaurtiketa bat egon zen. Aretxabaletako Gazte Ekimeneko kideek bi ekintza hauek gaitzetsi ditu eta Udalak ere bat egin du aldarrikapenarekin.

Zorionez baina bi pasarte hauek ez dute jaietako giroa kutsatu. Atzo gauean, batzuentzako gaur goizean, amaitu dira munduko jairik onenak eta egunean zehar herritar gehienak euren opor lekuetara bueltatuko diren arren, aretxabaletarrentzat gaurkoa ez da urteko astelehen errazena izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak