Aretxabaletako jaiak 2014

Andramari eguneko prozesioa

Imanol Gallego 2014ko abuztuaren 15a

Aretxabaletako kaleetan zehar. Meza nagusiaren aurretik, parrokiatik, Amabirjina eta San Roke atera dituzte, eta sorbalda gainean, Durana kaletik zehar eroan dituzte.

Bi irudiekin batera, herriko dantzariak, apaizak eta aretxabaletar ugarik ere egin dute prozesioa.  Prozesioa girotzen, urtero bezala, Milagroko banda egon da.

Herriko plazan, dantzariek ohorezko aurreskua dantzatu diete santu eta amabirjinari eta ondoren Aretxabaleta abesbatzak Agur, Jesusen Ama  abestu du. Horren ostean, prozesioak parrokiarako bidea hartu du. Ekitaldia bukatzeko, udalbatzako zenbait kidek ere kalejira egin dute. Ostean, San Miguel parrokiara sartu dira.

Meza nagusia amaitu eta gero, Durana kalean, Milagroko bandak kontzertua eskaini du. Urtero moduan, herriko kale nagusia jendez bete da.