Aretxabaletako jaiak 2014

"Gaztediaren indarra" aldarrikatuta, Aretxabaletako gazteek hasi dituzte Andramaixak

Ubane Madera 2014ko abu. 14a, 14:35

"Herriaren altxorrik handiena herritik eta herriarentzat sortzen diren gauza txikietan dagoela". Horixe azpimarratu du Idoia Sanchezek, Aretxabaletako gaztediaren izenean atzo iluntzeko pregoian (osorik barruan). Mozkorraren igoerak, etxafuegoen dinbi-danbak  eta gazteen batukadak ongi-etorria eman zieten Aretxabaletako Andramaixei, gazteen izenean. Gaur, txupinazo ofiziala izango da, 19:00etan. [ARGAZKIAK]

18:00etan barik, 20:00etan egin zuten gazteek jaien estreinaldia. Edozelan ere, atzoko eguraldi eskas eta freskoak kikildu barik, Aretxabaletako berotasuna aldarrikatu zuten mozorro tropikal eran, eta horrela, kolore biziz jantzita eta loreekin apainduta igo zuten gazteendako jaien hasiera iragartzen duen Mozkorra tomatea.

Etxafuegoen danbatekoek lagundu zioten hari igoeran; baina lehenengo gazte pregoilari Idoia Sanchezen berbak entzun zituzten txalo zaparrada artean.

Hona hemen pregoia:

"Herriak ez du aberastasuna txanponetan bilatzen (…). Ez dira konturatzen herriaren altxorrik handiena herritik eta herriarentzat sortzen diren gauza txikietan dagoela. Txiki-handietan; irribarreetan; arazoei aurre egiteko auzo-lanean, adierazpen askatasunean; ametsenganako distantziak denon artean moztean; kilometroak ezabatzean; herritarrak herrian edukitzean. Hau denau ordaitzenko ez dago txanponik, ez zifrarik ere, baina batzuek ez dute hori sekula ulertu. Goazen gure eta ingurukoen begiak zabaltzera. Gaztediaren indarra azaleratzera; harra mugiaraztera. Jantzi dezagun Aretxabaleta bizitasunez eta kolorez jai egun hauetan. Nondik gatozen eta nora goazen argi edukitzera; lekuz kanpo dagoen edozein jarrera onartu barik. Gora Aretxabaletako jaiak eta Aretxabaletako gaztedia!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak