Egubakoitzean, hilak 13an, Herriko Plazan UDA elkarteko gimnasia erritmikoko taldeak egingo duen erakustaldiak emango dio hasiera Aretxabaleta kirolez busti asteburuari. Hiru egunetan hainbat kirolez disfrutatu eta ikasteko aukera izango dute aretxabaletarrek; besteak beste, judo, karate, cricket edo boulder erakustaldiekin gozatzeko aukera egongo da, eta bestetik, saskibaloi topaketan, mendi bizikletako irteeran edo doke txapelketan parte hartzeko aukera izango dute aretxabaletarrek.
UDA kirol elkarteko Gorka Etxabek esan duenez lehenengo edizioaren helburua nagusia herritarrak kirola egitera eta modalitate ezberdinak ezagutzera bultzatzea dela da. Horrela planteatu zuten UDAkoek hasieran, hala ere, pixkanaka kirol talde eta eragile asko batu dira proiektura; besteak beste, Aretxarte merkatari elkartea, Basotxo elkartea, Lekaixoka bertso elkartea edo Aresko saskibaloi taldea. Etxaberen arabera "guztiok" egin dituzte ekarpenak eta esfortzuak pena mereziko duela argi dute antolatzaileek.