Ekaina eta uztaila bitartean egingo diren zazpi kultura ekintza elkartu dituzte, hortik dator 7x7 izena. Gehienak egubakoitzetan, pare bat izan ezik –horiek eguaztenetan–, eta guztiak arratsaldeko 19:00etan.
Herriko sortzaileen emanaldiak eta kanpotik etorritakoenak elkartu dituzte. Hala, Leizarra musika eskolako Kombo taldeak eta bandak emanaldi bana eskainiko dituzte, eta arpa eta perkusio kontzertua Ane Artetxe donostiarrak eta Iñaki Letamendi tolosarrak. Txotxongilo ikuskizun bi izango dira, gainera: TTR taldeak, Urrun erreinua eskainiko du eta Bihar taldeak, Ipuin magikoak.
Dirt Jump eta trialsin ikuskizuna ere izango da Herriko Plazan; eta bukatzeko, uztailaren 11n, swing, blues eta funk doinuak lantzen dituen The Romanticos taldearen kontzertua.
Hona egitaraua
Ekainak 6
Leizarra musika eskolako Kombo taldea, Mitarte kalean.
Ekainak 11
Txotxongiloak, TTR taldearekin: "Urrun erreinua", Gipuzkoa plazan.
Ekainak 13
Leizarra musika eskolako banda Arlutzeko plazan.
Ekainak 18
Txotxongiloak, Bihar taldearekin: "Ipuin magikoak", Santa Kurtz plazan.
Ekainak 20
Arpa (Ane Artetxe) eta perkusioa (Iñaki Letamendi) Gurea atzeko plazan.
Uztailak 4
Dirt Jump eta trialsin ikuskizuna, Herriko Plazan.
Uztailak 11
The Romanticos taldearen kontzertua, Iralabarri plazan.