Urtea pasatu da baina ezin ahaztu harekin: "Bizikleta hartzen dudan guztietan gogoratzen naiz berarekin", esan du Alfredo Meabe lagun minak. Izan ere, hark utzitako hutsunea handia izan da askoren bihotzetan.

Hala, istripua izandako lekuan beste bizikleta bat jarrita (iaz jarritakoa desagertu egin zelako) omenaldi apal baina beroa egin diote Aretxabaletatik eta inguruko herrietatik joandako ia 40 lagunek. "Gure asmoa ez zen deialdi zabal bat egitea, bizikleta jartzea bakarrik, baina jendeak handik eta hemendik gure asmoaren berri izan du, eta Joseba omentzera etorri da", argitu du Meabek.