ALBISTEAK

Aretxabaletako gazteak topaketetan elkartu dira, hausnartzeko

Irati Goitia 2014ko martxoaren 31
'Elkartu, hausnartu eta ekin' lelopean, Gazte Topaketak egin dituzte Aretxabaletan asteburuan. Hainbat gairen gainean hausnartzea eta Aretxabaletako gazte mugimendua indartzea izan dira helburuak.

Ariketa zehatzak egin dituzte gazteek topaketetan, hainbat gaiaren gainean hausnartzeko, esaterako: kontsumoaz, gazteen arteko harremanez, hizkuntzaz, prekarietateaz eta globalizazioaz hitz egin dute.

Balorazio positiboa egin dute gazte mugimendutik 30en bat gazte elkartu direlako topaketetan eta baita produktiboak izan direlako. Gaineratu dute, asteburukoak jarraipena izango duela eta iragarri aurrera begira ekintza gehiago egingo dituztela. Hala, topaketetan parte hartu ez duten gazteak animatu nahi izan dituzte hurrengo deialdietan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak