Euskeriaren Eguna musika zaparradarekin dator zapatuan Aretxabaletan
Katalin Antxia
2012ko maiatzaren 25a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohi baino beranduago baina maiatza bukatu baino lehen dator Loramendi Elkarteak antolatutako Euskeriaren Eguna. Jai egun dotorea antolatu dute zapaturako, berrikuntza eta guzti, musika zaparrada hain zuzen. Herri bazkarirako txartelak oraindik badaudela iragarri dute –Taberna Berri eta Gurea tabernetan eta Loramendin– eta egunean bertan lan egiteko gertu dauden boluntarioak eskertuko lituzkete.