Irailaren 3an irekiko dute Aretxabaletako kiroldegi berria
Goiatz Arana Begiristain
2012ko uztailaren 4a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda ostean, irailaren 3an, zabalduko ditu ateak Ibarra Kiroldegiak, eta hilabete honetan, 9tik 26ra, ate irekiak egingo dituzte. Horietan parte hartzeko deia egin diete UTEko eta Udaleko ordezkariek herritarrei; kiroldegira joan, ikusi eta galdetzera animatu dituzte. Eta pauso bat haratago joan da alkatea: abonatzeko eskatu die herritarrei, hori delako proiektu hau aurrera ateratzeko modua, bere esanetan.