Santanderko Vicente Quintanak egindako paellarako 60 kilo arroz erabili dituzte. Oilaskoa, bildotsa, txibiak, sahieskia eta langostinoak bota dizkiote, paella mixtoa egiteko. Aretxabaletako herriko plazako arkupetan ipini dituzte mahaiak. Paella eta azpiegitura Udalak ipini ditu, eta gainerakoa norberak eroan du. Bero sargoriari aurre egiteko edari freskoak izan dira protagonista. Askok plazako iturria erabili dute ura edateko, bustitzeko edo uretako pistolekin jolasteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.