ALBISTEAK

Ibarra kiroldegiko gimnasioa hornitzen

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 20a

Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko gimnasioak 300 metro koadro ditu eta hiru gune izango ditu: pisuen eremua, ispilutik gertu; kardiobaskular gunea; eta muskulazio makinen eremua. Bestalde, spinning gelak 150 metro koadro ditu eta 20 bizikleta izango ditu. Spinningeko eskola birtualak hartu ahal izango dira. Bi gela horiek punta-puntako makinekin hornitzeko 200.000 euro gastatu ditu Aretxabaletako Udalak. Abuztuaren 27an abonatuendako zabalduko dituzte zerbitzuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak