San Migel jaiak, euskal giroko jaiak, ospatuko dituzte aste bukaeran Aretxabaletan. Ohiko egitaraua iragarri du Kultura Sailak, baina bada berrikuntzarik ere: gaur kantu afaria egingo dute. Zapatuan, ostera, artisauen eta produktu ekologikoen 18. azoka izango da protagonista eta ondoren herri bazkaria. Eta domekan herri kirolak eguerdi partean eta Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua ilunkaran.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.