Aretxabaletako euskararen kale erabileraren neurketak eman duena aurkeztu dute astean. 2011ko udazkenean egin zuten neurketa hori Udalak aginduta, eta jasotako datuen arabera euskararen erabilerak gora egin du, bost puntu azken 20 urteotan. Hala ere, gazteetan jaitsi egin da, eta gutxien egiten dutenak dira horiek, 10etik 3k bakarrik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.