Ezohikoak izaten dira emakumeez soilik osatutako eskalada taldeak aurkitzea. Baina Aretxabaletan otsailaren 11z ezkero ari dira 13 emakumezko Oihane Epelde eskalatzailearen gidaritzapean. Astelehen eta eguenetan elkartzen dira, Ibarra Kiroldegiko boulderrean beraien afizioaz gozatzeko. Apirila bitartean eskalada teknikak ikasten jarraituko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.