Goizean zinegotzi batek jasandako erasoaren harira, herriko eragileekin bilera egin dute udaletxean. Berri eman dutenez, bertaratu diren guztiek "elkartasuna adierazi eta erasoa salatu beharra argi ikusi" dute. Hori dela eta, 19:30erako plazara deitu dituzte herritar guztiak, manifestazioa egiteko. Bestalde, udalak ez du parte hartuko ekitaldi publikoetan, eta herriko eragileek hartuko dute horren ardura.
17:00etako mus eta briska txapelketekin –hori da arratsaldeko lehen hitzordua– berrartuko dituzte jaietako ekitaldiak herrian.