Zapatu goizeko jaietako ekitaldiak bertan behera Aramaion, Udaleko ordezkari bat erasotua izan delako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko uztailaren 4a

Aramaioko jaiei hasiera emateko txupinazoa, atzo.

Aramaioko Udal Gobernu taldeak ohar bidez jakitera eman duenez, gaur goizean Udaleko ordezkari bat erasotua izan da kale garbiketan laguntzen ari zela: "Egoera ikusita goizeko umeen tailerra egingo da baina goizeko ekitaldiak bertan behera geldituko dira. Aurrera begirako ekitaldiekin zer egingo den, komunikatuko da", adierazi dute. 

GOIENA jarri da harremanetan Udal Gobernu taldearekin informazioa garatzeko asmoz, baina oraingoz ez dute beste informaziorik eman. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak