Bihar, eguena, GKSren eskutik, gazte langileen eguna ospatuko dute txosnagunean. 17:00etan hitzaldia egongo da Zer ari da gertatzen munduan? Gerra globala eta ofentsiba inperialista izenburupean. Ondoren, estanpazio eta txosnero tailerrak egongo dira, eta 22:00etan kontzertuak; Leekore eta 4D/49 –nahiz eta kartelean Fronte berria iragarrita egon, azkenean 4D/49 taldea egongo da–.
Egubakoitzetik astelehenera bitartean, berriz, Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak askotariko ekintzak antolatu ditu. Zapatuko egitaraua aurten desberdina izanda, asanbladatik adierazi dute aurten "mugitu" egin direla, eta esaterako, kirol ikuskizun bat ere badagoela, asanbladak antolatuta.
Zapatuan, 17:00etan mikrofonoak irekita izango dituzte Green grass saiorako, musikarientzako. Aurten, gainera, saioa desberdina izango da, parte-hartzaile guztiak Aramaiokoak izango direlako. Ping pong txapelketa eta kirol ikuskizuna ere izango dira eta baita Checkboyz eta Blind 09. 01:00etatik aurrera, DJ Bull-ek girotuko du txosnagunea.
Domekan, Etxeguenen bola txapelketa izango da, 20:30ean Kebapadie eta 23:30ean Berbapasie eta film laburren lehiaketa. Aurtengo gaia erreka izango da eta lanak aramaixotropikala@gmail.com-era bidali behar dira.
Astelehenean, berriz, kuadrillen arteko pikea egingo dute urtero moduan, herri afaria eta DJ Antxoa eta Oliba izango dira gero.