EAEn dauden 54 Eskola Txikietako 180 bat ordezkari batu dira Aramaioko eskolak antolatutako topaketan. Hezkuntza-komunitatearen kohesioa eta parte-hartzea, eskola demokratikoak, eskoletako pertenentzia sentimendua eta ardura partekatuak, eta ikasleen ahotsa eta haurtzaroaren begirada izan dira landu dituzten gaietako batzuk. Beti ere, esku artean dituzten erronkei aurre egiteko, eta beste batzuendako eredu izan daitekeen hori erdigunean ipintzeko.
Eskola demokratikoen gainean Jordi Colletek egindako hitzaldia, eta Eskola Txikietan haurren parte-hartzeak duen garrantziaz Oinherriko Maite Azpiazuk eta EHUko Garazi Ormazabalek egindako mahai-ingurua izan dituzte hizpide.
1990eko hamarkadaren hasieran hasi ziren elkartzen eta ordutik asko handitu da sarea. Bidea eraikitzen hasiak dira, baina, egin beharreko asko dituzte aurretik.