Zazpi aramaioar izango dira 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko urtarrilaren 18a

Aurkezpenaren ostean ateratatako talde argazkia.

Arabako hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan eta horietatik zazpi izango dira aramaioarrak: Aitor Ugarte, Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Xabi Igoa. 2024ko finalean izan ziren Paula Amilburuk eta Manex Agirrek ez dute parte hartuko.

Goizean aurkeztu dute Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa, hamazazpigarren aldia izango da aurtengoa eta egitura hau izango du: hiru saio egingo dituzte lehen fasean egongo diren hemezortzi bertsolariek –horietatik zazpi dira aramaioarrak–, hamabi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara eta sei bertsolari izango dira finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. 

Aramaioko zazpi

Arabako hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan eta horietatik zazpi izango dira aramaioarrak: Aitor Ugarte, Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Xabi Igoa.

Aramaioko Danel Herrarte, Martin Abarrategi eta Aitor Ugarte bertsolariak aurkezpenean.

Egutegia

Lehenengo faseko lehenengo saioa otsailaren 7an jokatuko da Oionen eta bertan parte hartuko dute, esaterako, Aramaioko Abarrategi anaietako bik; Martinek eta Sabinek. Eurekin batera lehiatuko dira Aroa Arrizubieta –2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako irabazlea–, Felipe Zelaieta, Iñaki Viñaspre eta Unai Anda.

Bigarren saioa otsailaren 15ean jokatuko da Laudion eta bertan parte hartuko dute Aramaioko Aitor Ugartek, Andere Arriolabengoak eta Peru Abarrategik, beste hauekin batera; Ekaitz Samaniegorekin, Hegoi Amabizkarekin eta Manu Bendalarekin.

Hirugarren saioa, berriz, otsailaren 21ean izango da Izarran eta Danel Herrarte eta Xabi igoa aramaioarrak izango dira, beste hauekin: Asier Otamendirekin, Eli Zalduarekin, Maddi Agirrerekin eta Rikardo Gonzalez de Duranarekin.

Finalaurreko bat, Aramaion

Lehenengo fasearen ostean, lehenengo finalaurrekoa jokatuko da martxoaren 7an Dulantzin, eta bigarrena, berriz, Aramaioko kultura etxean izango da martxoaren 14an. Aramaioko saioan, gai-emaile lanak egingo ditu Lierni Altuna aramaioarrak.

Finala, berriz, martxoaren 28an izango da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Sarrerak, hilaren 22tik aurrera

Sarrerak hilaren 22tik aurrera jarriko dituzte salgai helbide honetan. Eta saio bakoitzaren aurretik, sarrerak agortuta ez badaude, erosteko aukera ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak