Arabako sagardo denboraldiari hasiera eman zaio Iturrietan

Sara Lanz 2025ko urt. 17a, 13:10

Arabako txotx irekiera ofiziala egin dute, Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Euskal Herriko Haziak elkarteko kide batek zabaldu du txotxa, eta greñas motako sagar-hazia landatu dute. Ekitaldian Arabako Foru Aldundiko ordezkaria eta beste sagardogile batzuk egon dira.

Aramaioko Iturrieta sagardotegian eman diote hasiera Arabako sagardo denboraldiari. Euskal Herriko Haziak elkarteak egiten duen lan garrantzitsuetako bat da Euskal Herriko fruitu arbol zaharrak edo tradizionalak berreskuratzea, hori horrela, txotxa irekitzearekin batera greñas motako sagar-hazia landatu dute.

Asko izan dira bertaratu direnak, hala nola, gaurko protagonista nagusiak: Euskal Herriko Haziak elkarteko kideak, eta Sagadotegiko arduradun Juanjo Peciña. Arabako Sagardotegien artean, Kuartango eta Treviño. Aramaioko Sabin Abarrategik, bertsolariak, eta Laura Perezek Arabako Foru Aldunditik ere ez dute hutsik egin.

Txotx irekieraren aurretik Peciñak eta Hazien sareko ordezkariek hainbat hitz esatearekin batera, agroekologia oinarri duen Agroecoop kolektiboa aurkeztu dute. Hiru elkartek elkarlanean osatzen dutena: Arabako Sagardo Elkarteak, Arabako nekazari ekologikoen elkarteak eta Euskal Herriko Hazien Sareak. Ondoren, Abarrategik eskainitako bertsoaren ostean ireki da lehen kupela.

Iturrietan dagoeneko uztailera bitarteko zapatu eguerdi guztiak erreserbekin beteta dituzte. Baina, gainontzeko momentuetarako erreserbak zabalik dituzte. Debagoiendarrei gonbidapena luzatu die sagardotegiko arduradunak, eta aurten, sagardoen hamaika depositu dituztela, eta horien artean desberdintasunak beti egongo direla aitortu du Peciñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak