Balorazio zundaketak egin dituzte Barajuenen Torralde Dorrearen arrasto arkeologikoak aurkitzeko

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko aza. 8a, 15:48

Dokumentu historikoek diote Barajuen auzoan zegoela kokatuta Torralde Dorrea edo Gaztelua. Azaro hasieran, balorazio zundaketak egin ditu Ondare Babesak arrastro arkeologikoak bilatzeko.

Ondare Babesak Torralde Dorreari buruz egindako sintesi historikoak jasotzen du 1337an aipatzen dela lehen aldiz Barajuengo Dorrea iturri idatzietan. Gaur egun ez da hondakin materialik ikusten Torralde Dorrea zegoen eremuan, baina laburpenak jasotzen du 1992an Barajuengo zenbait bizilagunek ahoz emandako testigantzek aipatzen zutela iraganean gainazaleko aztarna arkitektonikoak zeudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak