Ez da lehenengo aldia frontoian pintaketak agertzen direla, eta Libe Ramila Gabiria kezkatuta agertu da honen aurrean "Bai herritar eta baita udaletxeko ordezkari bezala ere aitortu beharra daukat kokoteraino gaudela egoerarekin, ulertzen dugu batzuek paretak iniziazio edo margotzeko erabiltzen dituztela, baina frontoiak eta alde batera uzteko eskatzen dugu".
Oraingoan baina, pintaketetatik haratago joan dira, izan ere, rokodromoan pinturak erretzen saiatu dira, "apurketetatik haratago doa, norbait zauritu zitekeen edo rokodromoak su hartu zezakeen" adierazi du Libe Ramilak.
Hala ere, auzolanean erantzuten jarraituko dutela ere adierazi du: "Frontoia garbitzen erakusten dugu gu ere hemen gaudela, eta pintaketak egiten ari direnei, beraiek hori egin bitartean guk gauzak bere onera ekartzen jarraituko dugula erakusten diegu".