Jendetza bildu du Euskal Herriko Alboka Egunak

Miren Arana Pagaldai 2024ko eka. 1a, 15:31

250 lagun batu dira Aramaion Euskal Herriko Alboka Eguna ospatzeko. Aurten arabarrak izan dira eguna antolatzearen arduradun, eta egun osoko egitaraua egin dute guztien gozamenerako

Bizente Goikoetxea plazan elkartuta, Aramaioko kaleetan zehar kalejirara irten dira herrira gerturatutako musikari guztiak. Euskal Herriko Alboka Egunak 250 lagun bildu ditu, Irati Mujika Larreta, antolatzaileetako baten hitzetan "alboka ezagutzera emateko, gure artean elkar ezagutzeko eta instrumentua plazerrez jotzeko" eguna da.

Alboka soinuz beteriko egunak, jatekoa ere izango du, izan ere, kalejira eta gero hamaiketakoa prestatu dute, eta elkarrekin bazkaldu ostean eguneko ekitaldiekin jarraituko dute: Tik-tak ikuskizuna Imaginaciones NAIren eskutik, eta gero Besaide, Ursaria eta Intxixuren kontzertuak egongo dira.

Erlazionatuak

Euskal Herriko Alboka Eguna Aramaion

Miren Arana Pagaldai eka 01 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak