Auzolanean aritu dira Aramaion

Miren Arana Pagaldai 2024ko mai. 25a, 13:52

Udalak antolatuta auzolanean aritu dira aramaioarrak; hainbat herritar batu dira gaur goizean, herriko zati bat txukundu eta Aramaioko Eguneko Arretako Zentroa margotzeko

Hamabost bat lagun aritu dira auzolanean goizean zehar, hiru taldetan banatuta herriko txoko desberdinetan aritu dira lanean. Zenbait herritar goizeko 9etan Aramaioko Eguneko Arreta Zentroan bildu dira paretak margotzeko. Beste batzuk frontoi atzeko sustrai eta bedarrak kentzen aritu dira eta hirugarren talde bat Andra Mari aldera hurbildu da.

Sorgin zubin garbiketa lanetan.

"Andra Marira iritsi garenean sorpresa on bat izan dugu, izan ere, jakinaren gainean geunden aramaioar batzuk garbiketa lanetan zebiltzala, baina ez genekien bide guztia garbituko zutenik", dio Asier Agirre Aramaioko alkateak. Hori horrela, sasi-garbitzeko makinak hartu eta Azkoagarantz abiatu dira, Sorgin zubiko bidea garbitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak