"Etxebizitza askotan ez da inor bizi, eta, beste askok arrazoi ezberdinengatik ez dute Goiena irakurtzen. Banaketa hobetzeko asmoz erabaki dugu gainontzeko herrietan moduan banaketa modu hau martxan jartzea", adierazi du Igone Osinagak, Goienako banaketa arduradunak.
Eskaerak egiteko bidea
Goienakideek ez dute eskaririk egin beharko, eta orain arte bezala, ostiralero, Goiena eta Puntua aldizkariak jasoko dituzte inolako arazorik gabe. Aldizkaria jaso nahi duten gainontzeko herritarrek Goienak eskuragarri jarritako bideetatik eskaera egin beharko dute, hau da, WhatsApp, Telegram edo posta elektroniko bidez mezu bat bidaltzea, telefonoz deitzea edo udaletxean eskuragarri dauden eskaera-orriak betetzea. Goiena.eus atarian gaia jorratzen duen albistean eskaera online egiteko esteka ere eskuragarri dago. Maiatzaren 23an amaituko da eskaera egiteko aukera
Whatsapp/Telegram: 688 69 00 07; telefono-zenbakia: 943-25 05 05; eta posta elektronikoa: harpidetza@goiena.eus
Goiena aldizkariarekin batera Puntua aldizkaria jasotzea nahi izanez gero, eskaera-orrian bertan adierazi beharko da. Egin eskaera eta jarraitu Aramaioko eta Debagoieneko albiste guztien berri izaten, euskarazko eta tokiko zure komunikabidearen eskutik!