Aramaioarrendako erreferentziazko aste bilakatu den Lorabarri ospatzen hasi dira Aramaion. Atzo, maiatzak 7, hasi eta eguenera bitartean, ikastaroak antolatu dituzte eta zapatuan egingo dute bertako nahiz inguruko ekoizleen azoka. Besteak beste elikagai ekologikoen postuak jarriko dituzte zapatuan, baina erleen argizariz egindako oihalak eta kosmetika naturala erosteko aukera ere egongo da. Bestalde, Amillubi proiektua ezagutu eta ekarpena egin ahal izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.