Hasi dute txotx denboraldia Aramaioko Iturrieta sagardotegian

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 19a, 15:25

Arabako sagardotegi denboraldia Kuartangon ireki zuen Mikel Landa txirrindulariak eguenean eta egun berean lagunartean zabaldu zuten denboraldia Iturrietan. Hogeita hemezortzi mila kilo sagar batuta, eta hogei mila litro ekoiztuta, kupelak prest dituzte Aramaioko sagardotegian.

Festatik izan du denboraldi irekierak Iturrietan. Arrasateko Ttakun txalaparta taldearen eta Eskoriatzako trikitilarien doinuek hartu zuten sagardotegia, eta horri gehitzeko Xabi Igoa eta Martin Abarrategi bertsolari aramaioarrek bina bertso kantatu zituzten. Haiek izan ziren, gainera, aurtengo uzta probatu zuten lehenak. 

Enologoen ustez, oso sagar ona batu da eta horrenbestez, sagardoa ere ona atera da. Herritarrek baieztatu dute hori, baita sagardotegira joateko ohitura dutela ere.

Zapatuetako bazkalorduak beteta

Denboraldia hasi baino ez da egin eta Iturrietan dagoeneko ekainera bitarteko zapatuetako bazkalorduak beteta dituzte. Gainera, prezio apalagoa duten menua ere jarri dute, baita Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzatik autobus zerbitzua ere.

Denboraldia oraintxe hasi bada ere, Iturrietako ugazaba Peciñak aurreratu du datorren urteko Arabako denboraldia ziurrenik euren sagardotegian hasiko dela, eta dagoeneko badu buruan ekitaldi hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak