
Urtarrilaren 19tik maiatzera arte luzatuko da txotx denboraldia Aramaioko Iturrieta sagardotegian, eta ordura arteko zapatu eguerditako erreserbak beteta dituzte dagoeneko. Gazteak erakartzeko asmotan, prezio txikiagoko menua eta autobusak ere eskainiko dituzte. "Graduazio altutxoagoa" izango duten sagardo ona egongo dela aurreratu dute.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.