Etxeko txikienak arte eszenikoetara hurbiltzeko Kutxak askatu tailerra egin dute Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 24a, 19:55

Haziaraba in the mapping jaialdiaren barruan Kutxak askatu tailerra egin zuten eguaztenean Aramaioko kultura etxean.

Etxeko txikienak arte eszenikoetara hurbildu eta imajinazioaren eta sormenaren bitartez jolas egiteko proposamenak aurkezten dituen programa da Haziaraba in the Mapping jaialdia. Paraiso Antzerkia taldea dago jaialdiaren atzean. Badira sei urte jaialdia antolatzen dutela, eta aurten ere jaialdiak geldialdia egin du Aramaion. Kutxak askatu tailerra egin zuten eguaztenean.

Kartoizko kutxekin jolasean

13 familiak eman zuten izena tailerrean parte hartzeko, eta Paraiso Antzerkia taldeko kide Maitane Goñi ibili zen dinamizatzaile lanetan. "Gauza gutxirekin jolas egin daitekeela ikusiko dugu tailerrean. Kartoizko kutxa sinple batzuk autoa, txakurra, itsasontzia... izan daitezke", azaldu zuen Goñik tailerra hasi aurretik. Sei urte baino txikiagoei zuzendutako tailerra izan zen. Nagusi batek lagunduta, kultura etxean jarritako eszenatokian jolas egin zuten, Goñik aurkeztutako kaxekin. "Hasiera batean, nagusiak ez dira asko egitera ausartzen; txikiak gehiago animatzen dira; baina, poliki-poliki, nagusiak ere animatzen joaten dira", gehitu zuen Goñik. Hainbat pertsonaia edo gauza imitatuz hasi ziren, eta, azkenik, kaxak margotu eta apaintzen amaitu zuten saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak