Aramaioko Azkoagako eliza antzoki bihurtu da

Imanol Beloki Unamuno 2023ko aza. 5a, 18:47

Kultur eskaintza landaguneetara zabaltzeko helburua duen AntzokOH! ekimenaren barruan, bi emanaldi izan dira gaur, eguerdian, Azkoagako elizan. Batetik, Altraste dantza taldeak ¿Qué tienen las flores? lana eskaini du; eta Pez Limbo taldeak Daisy Crazy. Emanaldiaren ondoren, aktoreek publikoarekin solasaldia izan dute, lanbidea ezagutarazteko.

Arabako Aldundiak 2021ean sortutako ekimena da, kultur eskaintza landaguneetara zabaltzeko asmoz. Besteak beste, 500 biztanle baino gutxiagoko auzunea izatea eta kultur azpiegiturarik ez izatea dira ekimenean parte hartzeko baldintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak