Jose eta Yon Gardoki: "Nahi genuen jasota gelditzea Eguzki taldea zer izan zen; oso erromeria polita bizi izan genuen"

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urr. 17a, 08:41

50eko hamarkada amaieran hasi zen Nikolas Gardoki auzoz auzo soinua jotzen. Poliki-poliki ingurukoak konbentzitu eta erromeria taldea ere sortu zuen. Horrela jaio zen Eguzki  taldea. Nikolas Gardokiri egindako ibilbide luzea aitortzeko eta esker ona adierazteko eta, horrekin batera, Eguzki taldea izan zen hori jasota gelditzeko grabatua izan den erromeria egin zuten irailaren 23an Aramaion. Jose eta Yon Gardokik hainbat anekdota eta pasadizo kontatu dituzte Hemen Debagoiena saioan.

ABAO komunikazio taldeak osorik grabatu zuen Barajuengo erromeria eta hilaren 28 (22:00etan) eta 29an (16:00etan) izango da ikusgai Goiena telebistan. Eta Nikolas Gardokiri egindako elkarrizketa hilaren 26an, eguenean (19:30ean eta 21:30ean).

Erlazionatuak

Garai bateko kantuak jo ditu Eguzki erromeria taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 ira 23 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak