Guztira, sei jardunaldi izango ditu txapelketak: Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, bina. Arabako biak Aramaion jokatuko dira. Etxaguenez gain Untzillan ere jokatuko da txapelketako jardunaldietako bat, azaroaren 4an. Bizkaikoak Mallabian eta Makina-Xemeinen jokatuko dira, eta Gipuzkoakok Lasturren eta Azkoitian.
Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketan federatu direnak eta federatu gabeek parte hartu ahal izango dute, baina, txapelketarako puntuagarriak izango dira federatuen emaitzak. Sei jaurtialdietan txirlo gehien botatzen dituena izango da txapelduna. Itziarren jokatuko da azken jardunaldia.