43 bikotek hartu zuten parte zapatuan Aramaion jokatu zen rallysprintean. Irabazleak Zumarragako Alberto Marcos pilotua eta Zarauzko Maialen Guridi kopilotua izan ziren. Aurreko urtean ere beraiek eskuratu zuten garaipena. Bigarren postua Aitzol Apalantzarendako eta Iker Zunzunegirendako izan zen, eta hirugarrena Mattin Villaresendako eta Alain Agirrerendako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.