ALBISTEAK

Aurkeztu dute Emakumion Etxiak izango duen barne antolaketaren diseinua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko uztailaren 14a

Erabakitze fasean adostutako beharrak Juntura kooperatibako arkitektoek diseinatu dute. Egauztenean aurkeztu zuten diseinua herritarren aurrean.

Eltziako topagunean egindako aurkezpenean Emakumion Etxiak izango duen barne antolaketa aurkeztu zuten. Erabakitze fasean adostutako behar eta eskaerak Juntura arkitektura kooperatibak diseinatu ditu. Edurne Izagirre arkitektoak eman zituen azalpenak: "Espazioa moldagarria izatea ezinbesteko ikusi dugu, beharren araberako erabilera emateko. Hortaz, ez dugu espazio bakoitza bere horretan pentsatu; etxean bertan, sekuentzia ezberdinak nola gurutzatuko diren bermatu dugu".

Izaro Elorza alkateak azaldu du hirugarren fasean etxearen beraren funtzionamendua eta erabilera adostuko dutela. Oraindik erabakitzeke dituzte hirugarren faseko datak.

Lanak martxa onean

Emakumion Etxia izango dena zehazteko prozesuak aurrera jarraitzen duen bitartean, Kale zaharreko eraikinaren eraberritze lanak martxa onean doaz. Barrua guztiz hustu dute, eta teilatua ere kenduta du eraikinak. Kanpo egitura geratzen da gaur gaurkoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak